Mullerrenea, Deustualdea
Goizalde Landabasok poesia liburu berri bat du eskuartean, Babeserako kopia izenburuaz, argitaratu berri duena. Poesietan oinarritutako perfomance bat aurkeztuko digu deustuarrak Mullerenean Galder Perez eta Ane Zabalaren laguntzarekin. Sormena eta halabeharrari ateak irekiko dizkio hirukoteak. Azken buruan, zer da poesia irakurlea etengabe hunkitu eta harritzea baino?