Auzolanaz, "aurrera Sani"

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 09:00

San Inazio-Tellaetxeko Kabia kultur elkarteak 10. urteurrena ospatuko du asteburu honetan 'Auzolanaz, aurrera Sani' lelopean. 

Larunbatean, hilak 28, pintxo eta ardo dastaketa prestatu dute (10€) 14:30etatik aurrera, 20:00etan Txoriak Negutegian taldearen kontzertua eta gauean "jaia".

Igandean, hilak 29, Pirritx, Porrotx eta Marimotsek emanaldia eskainiko dute BECen eta nahi duten auzotarrek Kabian bertan izena eman dezakete sarrerak hartzeko. BECetik bueltan, 17:00etan, arrautz margoketa tailerra eskainiko dute Kabian eta 18:00etan umeentzako zinea eta txokolatada izango dira.

Hemezortzi urtetik gorakoek asteburu osoan kabiroska eta mojitoa edateko aukera izango dute.

 

Hasita dagoen urteurrena

Urrian ekin zion Kabia kultur elkarteak 10 urtemuga ospatzeari. Besteak beste, 'Anuken egia' dokumentala, gin tonic tailerra, mus txapelketa eta afari internazionalista izan dira egitarauari hasiera eman diotenak.

 

 

Kabia kultur elkartea

Orixe kalea 48, San Inazio-Tellaetxe

@KabiaSanInazio

kabitb.wordpress.com

[2015-10-20] Urrirako eta azarorako egitaraua berezia prestatu dute Kabian