Eneko Lorente, EHUko Komunikazio, Ikus-entzunezko eta Publizitate saileko kidea, arduratuko da aurkezpenaz eta ikuskizunak minimalismoa, zinea eta Anne Teresa De Keersmaekerren inguruko lanak landuko ditu.
Proiektu modernoa hau, konplexutasunaren, produkzioaren, metaketaren eta aurrerapenaren ideien gainean eraiki zen. Beraz, –Bigarren Mundu Gerraren ostean eta irudi-multzo haren gainbeheratik abiatuta– ez da harritzekoa hainbat mugimendu artistiko formaren gehiegikerien azpian funtsezkoaren bila ibili izana, gutxieneko adierazpen bila, eszena artistikoa bere zimenduetatik birpentsatzeko.
Minimalismoa mugimendu horren parte da, eta praktika nahiz konbentzio artistikoen desmuntatzeari saiatzen da ekiten –haien artean dantza dagoela–, material, lengoaia eta baliabideen ekonomia zorrotzaren bidetik.
Fase filmean Anne Teresa De Keersmaker-ek sortutako lau atal koreografiko filmatu ditu Thierry De Mey-k, irudien esentzia formal eta estetikoa gorputzaren adierazkortasun gorenera eramanez.