Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritzen da Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek egituratzen dute ikuskizuna.
Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte kide horiek guztiek. Duela gutxi, Elkar argitaletxeak DVD formatuan plazaratu du ikuskizuna.
Euren hitzetan, “liburuek jorratzen dituzten gaietan erreparatu dugu: maitasuna, bizitza-heriotza, ama-aita, itsu-mutu-gorkeria, olerkaria zuria belzteko tenorean… Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartu ditugu aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa. Nola belztu behar zuria, funtsean, Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da”.
Gogoratu, gaur, osteguna, azaroak 26, 20:00etan, Nola belztu behar zuria errezitaldia Euskararen Etxean.
Nontzeberri-k bidalita