Miren Agur Meaberen poesia

uriola.eus 2015ko abe. 17a, 09:05

Argazkia: Peru Iparragirre

Hainbat ekimen antolatu dituzte abenduaren 29ra arte 'Deustura Udazkeneko kultura' egitasmoaren baitan. Gaur, hilak 17, Miren Agur Meabe idazlea Deustuko Udaltegira bertaratuko da errezitaldi poetikoa eskaintzera.

Abenduaren 22an, Jabier Muguruzak 'Beste hogei' diskoko kantuak interpretatuko ditu Deustuko Udaltegian. Jabier Muguruzaren musika ibilbidean 14.a egiten duen lan horretan, berak idatzitako testuak dira nagusi, baina badaude, baita, Iñaki Irazuk, Lourdes Oñederrak, Harkaitz Canok eta Gerardo Markuletak idatzitakoak ere. Deustuko Udaltegian eskainiko duen kontzertuan, Jabier Muguruzarekin batera Mikel Azpiroz, diskoaren musika konponketen arduraduna, arituko da.

Abenduaren 29an, Asier Kidam magoak '1805' ikuskizuna eskainiko du Euskararen Etxean, “atzoko eta gaurko mago mitiko batzuetan” inspiratutako lana.

kulturabarrutik.net