Ur mozketa Deustun

uriola.eus 2015eko abenduaren 2a

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, abenduak 3, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Deustuko zenbait kaletan.

Hain zuzen ere, neurria Agirre Lehendakariaren kaleko 13tik 33ra bitarteko zenbakietan eta Rafaela Ybarrako 31an hartuko da.

Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura; Luir Power kaleko lanak direla eta.