Elkartasun Eguna Erriberan

Bekoerri 2015ko abe. 10a, 12:09

Bekoerri kultura elkarteak Elkartasun Eguna antolatu du igandean, hilak 13. Eguerdian azoka izango da eta ondoren harriak margotzeko tailerra eta talo dastaketa.

Abenduaren 20an, igandea, Elkartasun Azoka zabalduko dute Bekoerriren egoitzan. Baita abenduaren 27tik urtarrilaren 3ra arte ere.

Urtarrilaren 8an, 'Ehun baietz Erribera' lelopean, musika, jan-edana, herri murala eta puxika jaurtiketa antolatu dute.

Eta urtarrilaren 9an, trikipoteoa (13:00) eta herri bazkaria (10 euro). 17:00etan 'Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean Sare Herritarrak Bilbon antolatu duen manifestazioarekin bat egingo dute.

www.facebook.com/bekoerri.kulturelkartea