Elkartzeko, sortzeko eta erakusteko espazioa da Zona Franka ZAWP Negua. Gaurtik igandera arte luzatuko dena. ZAWP guneak (Zorrotzaurre Art Work In Progress) bere ateak zabalduko ditu bertako proiektuen berri jendarteratzeko eta ZAWPekin parte hartu edota kolaboratu duten bestelako ekimen eta jarduerak ezagutarazteko.
Asteburuan, eta batik bat igandean, publiko anitzari zuzendutako ekintza ugaritan aktiboki parte hartzeko aukera izango da: bisita gidatuetan, tailerretan, sortzaileekin elkarrizketan eta jazz eta flamenko emanaldietan.
Zona Franka ZAWP Negua
Egunak: abenduak 11, 12 eta 13
Ordutegia: egun osoa
Lekua: ZAWP gunea (Deustuko Erribera 47)
Egitaraua
Ostirala 11
21:00 Kontzertua: hACERIA Jazz Club con LEIOA BIG BAND – 8€ – Garabia ZAWP aretoan.
Larunbata 12
11:00 – 14:00 Umeentzako tailerrak: PUK (Toda la info de los talleres AQUÍ)– 7€/Tailerra – Garabia ZAWP aretoan.
18:00 – 19:00 Ludo dance familiartean – Garabia ZAWP Aretoan.
20:00 Kontzertuak: La escucha errante (20:00 – hACERIA Aretoa): 'LOCUS' Jung In Jung & Katerina Foti & Natasha Pantermali; 20:30, PAST AND PRESENT Daniel Pinheiro & Ahmu Kim & João Henriques & João Neves; 21:00, JAK EUN JIB João Neves & Tiago Araújo & Ana Romão; 21:30, Inês Castanheira & Mariana Sardon & Pedro Cardoso; 22:00 DIVISOR/4/B Miguel Carvalhais & Pedro Tudela – Denak HACERIA aretoan.
21:00 Kontzertua: hACERIA Flamenco Club: Eduardo Florido – Garabia ZAWP aretoan – 10€ + Eli Belmonteren laburra: ‘Muerte con olor a nube’.
Igandea 13
11:00-19:00 ZAWP CRAFT merkatu artistikoa.
11:00-19:00 ALQUILART erakusketaren aurkezpena – Garabia ZAWP aretoan.
11:00 – 14:00 Umeentzako tailerrak, PUK (Toda la info de los talleres AQUÍ) – 7€/Talierra – hACERIA aretoan.
Street Art zuzenean Truca Rec kolektiboaren eskutik.
12:00 ‘La Isla que nunca fue: Memorias de un naúfrago inglés en Zorrozaurre’ liburuaren aurkezpena – Garabia ZAWP aretoan.
12:30 Deustuko Erribera eta Zorrotzaurren zehar bisita gidatua.
13:00 La flamencura todo lo cura – Garabia ZAWP aretoan – 3€.
13:00 Kosmetika natural eta kontsumo kontziente tailerra – borondatea.
13:00 Buztinarekin egindako apaingarrien tailerra – El trastolillo – 5€ – Izen-ematea: artesaniaeltrastolillo@gmail.com helbidean.
16:30-18:30 Taller stencil – Truca Rec – 5€ – Izen-ematea: truca.rec@gmail.com helbidean.
17:00 ‘Chocolate y punto’ tailer-topaketa. Partaideek tapete erraldoia osatuko dute. ZAWPek jarriko du txokolatea eta partaideek materiala – Garabia ZAWP aretoan.
17:00 Ukedada – 5€ – Garabia ZAWP aretoan.
19:00 Teatroa: La tristeza del caracol – 10€ – hACERIA Ekinez Cluben.
Zorrotzaurre Art Work in Progress
ZAWP, 2008an hACERIA arteak elkarte kullturaletik (1997) jaio zen mugimendua da, Zorrotzauree eta Deustuko Erribera auzoan, hirigintza prozesuaren testuinguruan. Kultura eta sormenaren aldetik, mugimenduan dagoen auzoaren egoeran mugitzen gara. Bizi garen gunearen berreskurapenean, sormenean eta gure historiaren balioaren indartzean lan eginez.
Lan ildoak: sorkuntza hiri eraldaketatik indartzea, Erriberak izandako historia eta garapenaren kontserbazioa eta balioaren aitorpena bultzatzea, tokiko berpiztea eta suspertzean lan egitea eta igarotze puntuan dagoen urbanismo modelo bat prototipatzea 'Zone Art Work in Progress'.