Gabonak 2015

Neguko solstizioaren ospakizuna Deustun

prestaldizkaria 2015eko abenduaren 14a

Urtero legez, abenduaren 24an Neguko Solstizio Jaia antolatu dute Deustun.

Eguerdiarekin batera umeentzako tailerrak egingo dituzte abenduaren 24an.

17:30ean kalejira abiatuko dute Done Petri plazatik Deustuko kaleetan zehar. Bukaeran, erreketa eta txokolatada izango da.

Deustuko Jai Batzordeak baserritarrez jantzi eta parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.