Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak jaieguna antolatu du abenduaren 29an

uriola.eus 2015ko abe. 23a, 10:19

Argazkia: @BilbokoItsasadarraItsasMuseoa

Bilbo Metropolitarraren Osoko saneamendu Planaren 35 urteei buruzko ‘Itsasadarraren magia- 35 urte bizia sortuz’ aldi baterako erakusketaren amaiera dela eta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 4-12 urte bitarteko haurrei, Itsasadarrari buruzko mila marrazki biltzeko erronka luzatu die. Helburua, ‘Itsasadarraren 1.001 ametsa’ izenburua duen erakusketan umeek amesten duten etorkizuneko itsasadarra paperera eramatea da. Maiatzetik eta gaur arte, ia 20.000 pertsonek bisitatu dute jada erakusketa.

Erakusketa abenduaen 29an amaituko da, eta egun honetan bertan -doakoa izago den sarreran- Tor Magoaren ikuskizuna eta familia osoari zuzendutako jaieguna antolatu da. Bertan sariak -Athletic Club-ek sinatutako lau kamiseta ofizial-  zozketatuko dira marrazkiak egin dituzten haur guztien artean.  Jaia 12.00tan hasiko da eta sarrera librea izango da. Gerturatzeko gonbidapenak Itsas Museoan hartu ahal izango dira, Itsasadarraren marrazkia aurkeztean. 

Parte hartu nahi izango duten umeek abenduaren 29ko goizeko 11.00ak arte izango dute aukera Itsas Museoan marrazkiak entregatzeko. Teknika librea den arren, partaideek marrazkia egingo duten paperaren txantiloi berdin bat jeitsi beharko dute Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren web orrialdetik. 

Informazio gehiagorik nahi izanez gero, bisitatu euren webgunea: www.museomaritimobilbao.eus