Aulki honekin, Udalak beste pauso bat eman du kirol egokituaren sustapen eta mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasunari dagokionez. Bilbao Kirolak Erakundeak kirol egokituarekin hartutako konpromisoa, ildo estrategiko nagusienetakoa izan da eta horrela, mugikortasun urriko pertsonen kirol-praktika erraztearen eta babestearen aldeko apustua irmoa adierazten du, kirolaz gozatu dezaten eta osasun fisikorako dakartzan onurei probetxua atera diezaioten.
Aulki egokitu honen ipintzeak 4.960,80 euroko aurrekontua izan du.