Inauteriak 2016

Bikingoek hartuko dituzte Ibarrekolandako kaleak aratusteetan

prestaldizkaria 2016ko urt. 25a, 11:47

Ibarrekolandako aratusteak, ohikoa denez gero, Bilboko aratusteen ostean ospatuko dira. Otsailaren 13an zehazki, eta goizeko 11:00etan hasi eta gauerdira arte luzatuko dira, arratsaldeko poteoaren eskutik.

Pasa den urtean, espazioa izan zen gaia. Aurten berriz, bikingoek Ibarrekolanda hartuko dute. 

Goizeko 11:00etan hasiko da giroa berotzen Ibarrekolandan, haurrentzako puzgarriekin. Horretaz gain, Kokotean Kope auzoko fanafarria, bazkari herrikoia, txokolatada eta DJa ere izango dira. Fanfarria izan ezik, gainerako ekimenak Ibarrekolandako Institutuko patioan egingo dira. Fanfarria berriz, auzoko taberneta eta plazetan zehar ibiliko da. 

Hona hemen egitaraua: