Inauteriak 2016

San Inazioko inauteriak hamarkada musikaletako pertsonaiaz beteko dira

prestaldizkaria 2016ko urt. 25a, 12:35

Saniko inauteriak ere badatoz. Otsailaren 13an ospatuko dira eta bertako Jai Batzordeak aurten proposatutako gaia hamarkada musikala izango da. Beraz animatu eta parte hartu!

Hona hemen otsailaren 13an izango den egitaraua: 

- 12:00etan: Desfilea hasiko da Traviatatik eta Saniko kaleetatik barrena ibiliko da

- 13:00etatik 14:30tara: Umeentzako tailerrak

- 15:00etan: Bazkaria (Langileek 8€ ordaindu beharko dituzte eta langabeek 7€)

- 16:30ean: Bingoa (0,50€ kartoi bakoitza) 

- 17:30tatik 18:30tara: Umeentzako murala egingo da

- 18:00etatik 20:00etara: Poteoa Drachetik

- 21:00etan: Sari banaketa eta musikitoa Lebante Enparantzan