Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoz sortu da, etorkizunean beste antzezle zein zuzendari taldeak parte hartu ahal izateko.
Kontuak kontu, datozen egunetan ikusiko dogu Gazte Konpainiaren lehenengo emoitzea: Ramon Bareak zuzendutako Romeo eta Julieta; bersino hau Shakespearen jatorrizko testutik gertu badago be, gaur eguneko edukiak ditu taularatzean, egungo ikusleek hurrago sentidu deien.
Danetara, bederatzi antzezlek parte hartuko dabe Romeo eta Julietaren pasinozko nerabe maitasun tragedia honetan. Estreinaldia gaur izango da, urtarrilak 29. Bihar eta etzi ere, urtarrilak 30 eta 31, izango dira emonaldiak. Hortik aurrera, zezeileko astegoienetan be izango da aukerea Romeo eta Julieta ikusteko.
Antzezleak Euskadiko zenbait antzerki eskolatetakoak dira; batzuentzat lehenengo lan profesionala izango da hau eta beste batzuentzat hasibarri daben ibilbidearen jarraipena.