Literatura, argazkigintza, musika eta antzerkia nahasten dituen ikuskizuna da, “hiria” kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena.
Kepa Errasti aktoreak hiria hezurmamituko du, hiriaren ahotsa eta konplexutasuna. Pertsonaia eta kantariaren rolak nahastuko ditu eta hainbat gertakariren testigu izango da: Eusebioren bakardade-pausuak entzungo ditu, itsusi sentitzen zen Karolaren ispiluari begiratuko dio, belaunaldi oso baten esperantza etsiak nola idazten diren ikusiko du…
Guztia girotzeko zuzeneko musika, argiztapen berezia eta bideo- zein argazki-proiekzioak izango dira taula gainean.
Otsailak 26 ostirala
20:00 - 21:30