Badira bost hilabete Deustuko Gazte Asanbladak ikus- entzunezko emanaldiak eskaintzen dituela asteazkenero Gazte Lokalean. Otsaileko kartela kalean ikus daiteke jada, otsailaren 3an Criadas y señoras; otsailaren 10ean El capital; otsailaren 17an Loreak; eta otsailaren 24an Plácido eskainiko dute. Emanaldi guztiak 21:00 hasiko dira.
Zinemaz gain, Asanblada X-ek Gasland (Fracking-aren inguruko ikus-entzunezko pieza) dokumentalaren proiekzioa egingo du ostiral honetan, otsailak 5, arratsaldeko 19:00etan. Asanbladako kideek iragarritakoaren arabera, proiekzioaren ostean solasaldi tarte bat irekiko da pelikularen inguruan eztabaidatzeko.