Apirilaren 16ra arte, guztira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 58 jarduera eskainiko ditu Ikusi eta Ikasi programak, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko, Castaños, Santutxu, Abando eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmengo eta Bilborock aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan. Aurten lehen aldiz Santutxu eta Zorrotzako udaltegietan ere izango dira programa honen jarduerak.
Barreterapia aurtengo nobedadea
Ikusi eta Ikasi programak tailerren eskaintza zabaldu du aurtengoan. Izan ere, iaz 18 tailer eskaini baziren, aurtengo edizioan 24 izango dira. Aurtengo nobedadea barreterapia tailerra izango da. Beraz, iazko sukaldaritza, musikoterapia, mozorrogintza eta sormenezko eraikuntza tailerrei, musikoterapia ikastaroa gehituko zaie.