Metroak harrapatuta pertsona bat larri zauritu da Sarrikon

uriola.eus 2016ko ots. 8a, 18:49

Argazkia: @gaizkasi

Harrapaketa 17:30ean gertatu da Sarrikoko metro geltokian. Zerbitzua etenda egon da ordubetez Indautxu eta San Inazio artean, baina dagoeneko martxan jarri dute.

Egoera larrian eraman dute Gurutzetako Ospitalera pertsona bat 17:30 aldera, Sarrikon, metroak harrapatuta. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun langileak bertaratu dira metroko langileek SOS Deiak-i gertatuaren berri ematean. 

Sarrikon urduritasun eta tentsio uneak izan dira auzotarren eta metroko erabiltzaileen artean. 

Hasieran geltokia ebakuatu egin dute eta ondoren metro zerbitzua eten dute Indautxu eta San Inazio artean. Ordubete eta gero, 18:30 inguruan, martxan jarri dute zerbitzua.