Inguru politiko ezberdinetako herritarrak erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena adosteko asmoz, beste hainbat herritan egindako topaketa deialdia antolatu dute Deustun. Zita gaur izango da Bidarte auzoetxean, arratsaldeko 20:00etan.
Ekimeneko kideek adierazi dutenez, "ibilbide politiko ezberdina duten pertsonak elkartu ditugu helburu bakar batekin: ezberdintasunen gainetik, bat egiten duten horretan fijatu eta aurrera egin. Herritarren arteko elkarrizketa egin nahi dugu. Gure Esku Dagoren ekinbide nagusia akuilu lana egitea izango da, ezberdinen artean akordio edo itun zabala lortzea, erabakitzeko eskubidea gauza dadin.
Argi dago bakoitzak ikuspegi eta ñabardura ezberdina emango diola baina zertan egin dezakegu bat? Hizlari eta publikoaren ideiak jasoko ditugu ekainaren 12rako Deustuko adierazpena sortzen laguntzeko. Beste topaketa informalago batean, denon artean, esaldi batean borobilduko dugu. Hitzaldiaren egunean bertan beste egun baterako data zehaztuko da."