Bikote barre eragilea

uriola.eus 2016ko ots. 25a, 08:00

Valentziako Kancaneo konpainiako Zahira eta Elba artistak gaur arituko dira Deustuko Herriko tabernan euren antzerki inprobisatua antzezten. 21:30ean hasiko da saioa.

Kancaneo antzerki konpainiako bikoteak antzezlana eskainiko du Deustuko Herriko tabernan. Ez da lehenengo aldia Deustun euren lana eskaintzen duena, izan ere Deustuko Gazte Lokalean izan zen beste behin, arrakastatsu, lokala betetzeraino.

Guztira hiru saio eskainiko ditu bikoteak Bilbo aldean, ostiralean San Frantziskoko Kremlin tabernan eta larunbatean Santurtziko La Kelo gaztetxean, Sorgin Festibala dela eta. Euren leloak dioen bezala: 'Barrez lehertu nahi baduzu, etor zaitez!'.