2016/03/12 12:00 - 21:00

Jaialdia

Saniko Elkartasun Eguna

Saniko Elkartasun Eguna
Kabia , Deustualdea

Presoen aldeko egun osoko egitaraua prestatu dute San Inazioko Kabia elkarteko lagunek datorren martxoaren 12an, larunbata, hainbat ekintzez jositako programarekin.

Itziar Moreno preso politikoaren komiki erakusketaz gain, Martini Session-a egingo dute bazkal aurretik. Ondoren, 15:00etan 'elkartasun bazkaria' eskainiko dute Kabian bertan. Bazkalostean bingoa egongo da eta azkenik, egunari amaiera emateko, 'Preso bat, egunkari bat' lelopean, Bilbomatiks eta Dronki&Lites taldeek kontzertua eskainiko dute Deustuko Gazte Lokalean. 

Bazkarirako bonoa eskuratzeko, datorren larunbaterako epea egongo da Kabian.