Zorrotzaurreko azken lantegiaren eraispena mahai-gainean

uriola.eus 2016ko mar. 14a, 10:31

Zorrotzaurreko Batzordearen planen baitan, datorren udan izango da Agemasa enpresak zuen lantegiaren eraisketa; Deustuko kanalaren eskuin-aldean dagoen azken eraikina. Datorren asteartean izango da hitzorduaren onarpen bilera.

Eraikin hutsa dagoen lekuan, ia den-dena eraitsia dago jada, Idom ingenieritza taldearen xedea izan ezik. Agemasako eraikina, asanbladak aitortu bezala, ez da izango osorik eraitsia. Hau da, eraikinaren parte bat zutik mantenduko da. Zehazki, Zorrotzaurretik kanalera begira, ezkerraldeko zatia besterik ez da botako. Lan honen helburua datorren urtean eraikiko den zubiarentzat lekua uztea da. Izan ere, zubi berri honek Zorrotzaurre eta San Inazio auzoak lotuko ditu, Balear Irlako kalea luzatuz.

Bide berri hau oinezko eta garraioentzako erabili ahalko da eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du. Jakin bezala, zubiaren eraikitze-prozesua urte amaieran hasiko da. Agemasako lantegiaren eraistea aldiz, zubiaren eraikitzea baino hilabete batzuk arinago egingo da, 100.000 euroko kostuarekin.

Eraikinaren ordez, oraindik ez dakite zer izango den bertan eraikia baina Batzordeak argitara eman duen bezala, baliteke Osakidetza anbulatorio berria egitea Zorrotzaurreko zonalde horretan.