Hilabete honetan jarriko da martxan Arangoitiko igogailu berria

uriola.eus 2016ko api. 4a, 09:35

Arangoitira igotzen zen igogailuaren itxieratik bi urte pasatu ostean, hilabete honen amaieran jarriko da martxan igogailu berria. Oraingo honetan, lau geltoki izango dituen gailuak Arangoiti zein Deustuko auzokideak doan eramango ditu Arangoitira eta bueltan.

Etxebizitza berriekin batera, Arangoitiko igogailua berriz ere martxan jarriko da, bi urteren ostean. Doakoa den igogailuak 23 plaza dituela argitu du Bilboko udalak, ibilbidean lau geldialdi egingo dituelarik. Lehenengo geltokia Arana kalea egongo da, bigarrena eta hirugarren geltokiak etxebizitza berriekin lotuko ditu auzokide berriak eta azkenik, behearaino helduko dena, Ramon y Cajal kalea izango du helmuga, Deustu.

Argitutakoaren arabera, hilabeteak lanean aritu ostean, apirilaren amaieran izango da garraio berriaren inaugurazioa, Funicularen de Artxanda enpresarekin azken kontratuta sinatzen denean bukatutzat emango da tramitea eta martxan jarriko baitute. Doakoa izango den igogailuak 1,6 milioi euroko kostua izan du eta horietatik 600.000 euro Bilboko Udalak ordaindu ditu.