Obra horien artean, Amigos con Derecho a Robo, Dron, El Árbol deHiroshima edo Arantxa Iturbek euskaraz idatzitako Lagunik Onena antzezlanak ikusteko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Lagunik onena antzezlanak, Cafe Bilbao Antzerki Gidoi Laburren Euskarazko saria jaso du aurten. Bertan, Leire López del Pueyo eta Tania Fornieles aktoreek hartzen dute parte, Reyes Moleres eta Crescen Blázquez-en zuzendaritzapean.
Antzezlanak 20 minutu irauten du eta bi emakumezko ezezagun, telefonoz hizketan, itxaron gela batean ari direnen istorioa kontatzen du. Biek telefono bat baino gehiago dituzte esku artean. Batek, behartuta. Besteak, telefonoa libre nahi duelako espero duen deia iritsiko zaion itxaropenetan.
Informazio gehiago eskuratzeko, pabellon6.org.