Euskal Jaia bete-betean Arangoitin

uriola.eus 2016ko mai. 6a, 09:25

Urtero legez, Arangoitiko auzokide eta elkarteek auzoan euskara zabaltzeko konpromisoa berretsi dute Euskal Jaiaren antolaketarekin. 12. edizioa ekintzez gainezka dator bihartik igandera arte. Gaur, besteak beste, hankapalu tailerra, erromeria dantzen ikastaro expressa edota danbor eta batukada hotsak izango dira. 

Euskal Jaiko egun “potoloa”, maiatzaren 7koa izango da, larunbata. Tailerrak, Ondalan erraldoien konpartsa, dantzak, bazkari herrikoia (paella eta solomoa), bermodromoaren bigarren edizioa, haur berbena Buala taldearekin eta Orkresta (20:30) talde beterano eta arrakastatsua izango dira, besteak beste.

Maiatzak 8 igandea, azoka eguna izango da parkinean: artisautza, gaiteroak, txalapartariak, Baffetti taldea eta herri kirolak (aizkolariak eta harrijasotzaileak) ikusi eta entzuteko aukera izango da.

Haizealde, Bihotzaran Auzo Elkartea, Arangoitiko Eskolako Gurasoen Elkartea, Arangoitiko Batzokia, Bihotz Alai eta Bilboko Udalak antolatzen dute Arangoitiko Euskal Jaia. 

 

Arangoitiko 12. Euskal Jaia - Egitaraua

- Maiatzak 6, ostirala:

17:30ean: Gazteentzako tailerra eskolan: hankapaluak, 7 Legoetako Botak.

18:00etan: Erromeria dantzen ikastaro expressa Eskolan.

19:30ean: Danbor eta Batukadaren hotsa Arangoitiko Batuke Bulegoarekin auzoan zehar, eskolan hasita. 

- Maiatzak 7, larunbata:

10:30ean: Diana Txistulari eta Gaiteroekin auzoan zehar.

11:00etan: Ondalan Erraldoien Konpartsaren Kalejira auzoan zehar. 

11:30ean: Ume jolasak Araneko plazan, Panpotx elkartearekin. Txalaparta tailerra. Puzgarriak.

13:00etan: Euskal dantzak Araneko plazan Bihotz Alai taldearen eskutik.

14:30ean: Bazkaria.

16:30ean: Erromeria herri ikastetxean.

16:30ean: Berbodromoa ikastetxean.

16:30ean: Mus Arina Txapelketa herri ikastetxean.

17:30ean: Ume eta nagusientzako berbena: 'Buala'

19:00etan: Kantukalejira musikatua auzoan zehar. 

20:30ean: Kontzertu ibiltaria baserritik: 'Orkresta'

- Maiatzak 8, igandea:

10:00etan: Artisautza Azoka parkinean, goiz osoan zehar. 

11:30ean: Deustuko Gaitarien Kalejira auzoan zehar. 

12:00etan: Txalaparta parkinean.

12:30ean: Bertsolariak parkinean.

12:45ean: Kontzertua 'Baffetti' talde gaztearen eskutik.

13:00etan: Herri kirolak parkinean: aizkolariak eta harrijasotzaileak.