Joan den larunbatean tailerrak, Ondalan erraldoien konpartsa, dantzak, bazkari herrikoia (paella eta solomoa), bermodromoaren bigarren edizioa, haur berbena Buala taldearekin eta Orkresta (20:30) talde beterano eta arrakastatsua izan ziren, besteak beste.
Igandean, berriz, azoka eguna izan zen parkinean: artisautza, gaiteroak, txalapartariak, Baffetti taldea eta herri kirolak (aizkolariak eta harrijasotzaileak) ikusi eta entzuteko aukera izan zen.