Bete-betean da Javier Liñeraren lana Barro rojo. Sortze-lana, testua, antzezpena eta ekoizpena dira bereak. Barro rojo "bidaia bat da". Ikuskizuneko protagonistak kontatzen duen bidaia. Bere historia eta osaba homosexual batena. "Istorio bat beste baten barnean".
Osaba kontzentrazio-esparru batean sartu zuten eta, ondoren, Francoren kartzelan. "Eta hori guztia homosexuala izateagatik". Iraganeko bi errealitateren historia. Hitlerren Europa eta Francoren Espainia. "Eta protagonistaren historia iragan horretaz elikatzen da".
"Egun ditugun eskubideak eta askatasuna izateko pertsona batzuek bizi izan zuten errealitatea" eszenara ematea da Liñeraren helburua. "Gure historiaren zati bat", oraindik orain presente dagoena, eta etorkizunean ere izango dena taularatzea.
Barro rojo
Sortze-lana eta testua: Javier Liñera.
Antzezlea: Javier Liñera.
Zuzendaritza: Linda Wise eta Daniela Molina.
Argi disenua eta teknikariak: Patxi Pascual eta Aitor Perez.
Ekoizlea: Javier Liñera.
Maiatzak 14, 20:00etan, Pabellon 6en. Emanaldia eta gero solasaldia Javier Liñerarekin.
Maiatzak 15, 19:00etan.
Sarreren erreserba: 639766720 (whatsapp bidez ere bai)