Ibarrekolanda jaietan murgilduko da gaur arratsaldean

prestaldizkaria 2016ko mai. 27a, 08:30

Urtero auzoko jaiak "errealitate bihurtzeko esfortzu handia egiten dutelako", eskerrak eman dizkie Ibarrekolandako Jai Batzordeak "auzoko pertsona eta saltoki guztiei". 

Badatoz Ibarrekolandako jaiak. Gaur hasiko dira, hilak 27.

Jaiek iraun bitartean artisautza eta bertako produktuen azoka egongo da. Aurtengoa VIII. edizioa du azokak. 

Egitaraua zein lekua alda dezake Jai Batzordeak "beharrezkoa baldin bada". Esaterako, euria egiten badu "jarduera batzuk Institutuan egingo dira". 

 

Ibarrekolandako jaiak 2016 - Egitaraua

Maiatzak 27 ostirala

17:00 Barrakei eta VIII. Azokari hasiera ematea.

19:30 Jaiak hasteko txupinazoa eta traka.

19:30 Dantza erakustaldia: Estudio Gym C21.

21:30 Afari herrikoia.

23:00 Joxpa erromeria taldearen kontzertua

 

Maiatzak 28 larunbata

11:30 Erraldoien eta buruhandian kalejira auzoan zehar: Ondalan konpartsa.

11:00-14:00 Goitibera tailerra: Txurrimuskis taldea. 

18:00-19:00 Umeentzako tailerrak: Etorkizuna taldea. 

19:00-20:30 DJ Oihan Vega: 'Junior Sessiona'.

19:00 Kokotean Kolpe fanfarriaren kalejira.

23:00 DJ Oihan Vega.

 

Maiatzak 29 igandea

09:00 VI. Indaba txapelketa. 10€, mahai bat eta 8 aulki.

10:00 Txistularien kalejira.

11:00 Tortilla lehiaketa. 

11:00-14:00 Truke azoka: Musutruk denbora bankua.

13:00 Herri kirolak.

15:00 Bazkari herrikoia.

18:00 Molto GP motor lasterketa umeentzat.

 

Maiatzak 30 astelehena 

18:00-20:00 Puzgarriak, Durrio kalean.

 

Maiatzak 31 asteartea 

18:00-20:00 Puzgarriak, jai gunean.

Umeentzako egun berezia barraketan.

 

Ekainak 1 asteazkena

17:00-18:00 Arriaga musika eskolako bandaren kalejira auzoan zehar.

18:00-20:00 Puzgarriak, jaigunean.

18:30 Umeentzako txokolatada.

 

Ekainak 2 osteguna

18:00-20:00 Puzgarriak, jaigunean.

Umeentzako egun berezia barraketan.

 

Ekainak 3 ostirala

20:00 Ibarretukada

21:00 XVII. Goitibera txapelketa. 

23:00 DJ Markelin.

 

Ekainak 4 larunbata

11:00-14:00 Puzgarriak, karsak...

11:00-14:00 Txiki gunea.

13:30 Haurrentzako VII. SPA.

13:30 Euskal kantak.

16:00-18:00 Puzgarriak, karsak...

17:00 Mus txapelketa.

18:00 Mozorroen arratsalde-gaua.

19:00 Mozorrotu zaitez eta atera argazkia photocallean.

19:30 Mozorroen desfilea eta ginkana.

23:00 Cañoneros taldearen kontzertua: rock bertsioak.

03:00 Elkartasuna baratxuri zopa.

 

Ekainak 5 igandea

09:00 XVIII. Paella lehiaketa. 10€, mahai bat eta 8 aulki.

10:00 Txistulariekin kalejira.

11:00-14:00 Burbuila erraldoiak.

12:00 Euskal dantzak: Bihotz Alai taldea.

13:00 Auzoko albokariak.

15:00 Bazkari herrikoia.

16:00 Sari banaketa.

16:00 Bazkalondoa eta betiko abestiak.

18:30 Jaien amaiera. Denok batzera!

 

facebook.com/IbarrekolandakoJaiBatzordea

Deskargatu jaietako egitaraua hemen