Recrea, sormenezko birziklapena ikasi eta partekatzeko

prestaldizkaria 2016ko eka. 17a, 08:10

Igandean, ekainaren 19an, sormenezko birziklapena oinarritzat duen Recrea izeneko ekitaldia antolatu dute ZAWPen (Deustuko Erribera 47) 11:00-20:00 bitartean. Aurtengo Ideiak Martxan lehiaketan proiektu irabazleetako bat da Recrea.

Recrea ekimenak kontsumo jasangarrirako kultura hedatzea du helburutzat hiru ardatz kontutan hartuta: murriztu, berrerabili eta birziklatu. 

Erabili gabeko objektuek eta materialek (hondarrak) dituzten aukerak erakutsi nahi ditu Recreak, "sormen-dosi batzuk emanez erabilera berriak eta era askotako bizitzak emateko".

Hiritarren kontzientzia sustatzeko, bereziki gazteena, "informazio eta heziketa jarduera" izango da igandekoa. Murrizteak, berrerabiltzeak eta birziklatzeak "gizartean, ekonomian eta ingurugiroan duten garrantzia" irakatsiko zaie "sortze-perspektiba baten bidez".

Partaideek informatzeko eta trebatzeko aukera izango dute. "Birziklatuz eratu ahal izango dute, erabili gabeko objektu eta material batzuk birziklatuz sortutako beste objektu batzuen adibide praktikoak ikusi ahal izango dute, lekuko kolektiboek eta artistek egindako birziklapenean oinarritutako sortze-artea ezagutu eta erosi ahal izango dute, bere eguneroko hondarrak sailkatzen ikasi ahal izango dute, esperientziak partekatzea, eta zergatik ez, dena esperientzia positibo eta kolektiboaren bidez egitea".

Jarduerak

Tailerrak: birziklatutako papera, zuntzaren birziklapena, sorkuntza birziklatutako materialekin, bizikletaren erabilera hirian... (dohainik).

Berrerabilpena eta birziklapenaren bidez egindako sorreren merkatua.

Katxarrismos taldearen kontzertu didaktikoa (birziklatutako instrumentuekin).

Informazio mahaiak: hondar-kudeaketa, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako jarduerak burutzen dituzten gizarteratzeko ekimenenak eta abar.

Herri bazkaria Sustraiak-en katering ekologikoarekin. 

Birziklatutako edo berrerabilitako materialez egindako eguneroko objektuen erakusketa, eta partaide bakoitzak erantzuteko, #DIY estiloan, beren kabuz eratzeko laguntza panelak izango ditu. 

recreabilbao.wordpress.com