Egilearen esanetan La isla que nunca fue "memoria pertsonal bat" da "ia irla den honetan, ia ezezaguna bilbotar askorentzat, 15 urtez amesturiko bizitza bati buruzko esperientzia kontatzen duena". Obrak pertsonaia desberdinak ditu, Berthold Brecht eta Zaha Hadid bezala, sugandila eta martin arrantzaleak, Gargantua eta mila begiko piztia, okupak eta grafiteroak, espekulatzaileak eta artistak ageri dira bertan. "Auzo beretik amestu diren etorkizun alternatibo, adostu, bizigai, berde, iraunkorren istorioa ere bada, kanpotik jaurti den etorkizun ofizialetik oso hurrun".
Liburu hau "memoria-ekintza bat da hondeatzaileen iritsieraren aurrean". Bere helburua "iruzur hadiaren sasoian egia txikiak kontatzea da". Federico Garcia Lorcak esan zuen, "hay que recordar hacia mañana". Obra honek "beste etorkizun, beste hiri, beste inoiz izan ez diren, baina oraindik izan ahal diren irlaren bidean bere harri-koskorra ekartzea" espero du Robert Alcockek.
Egilea
Robert Alcock (Exeter, Erresuma Batua, 1970) Biologian doktorea da, idazlea eta diseinatzaile ekologikoa. Bilbora 1999an iritsi zen itsas-ekologiari buruzko ikerketa-lan bat gauzatzera. Bera eta bere neska-laguna Zorrotzaurren bizi izan ziren hainbat urtez, Zorrotzaurre Iraunkor Baterako Foroaren fundatzaile eta kide aktiboak izan ziren, eta oraindik lotura indartsuak mantentzen dituzte auzoarekin.
Erreferentziak
“Liluragarria... berriro gogorarazten digu leku guztiek –barruti bakoitzak, auzo bakoitzak, herri bakoitzak, hiri bakoitzak- bere istorioa dutela... eta komunitate batek egiten duena defendatzea merezi duela.”Paul Scraton, Elsewhere: a Journal of Place.
• Liburua orain online irakurtzeko
issuu.com/zawpbilbao/docs/la_isla_que_nunca_fue_
• Liburuaren bideo aurkezpena
• Egileari liburua zuzenean eskatzeko edota salmenta puntuak ikusteko:
Fitxa
Izenburua: La isla que nunca fue: Memorias de un náufrago inglés en Zorrozaurre
Egilea: Robert Alcock
Gaia: Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre
Argitaratzaileak: ZAWP / Asociación Hacería Arteak Elkartea (2015)
Hizkuntza: ingelera, gaztela eta euskara
ISBN: 978-1-944242-78-7