Imitatzaile onenaren bila

uriola.eus 2016ko eka. 22a, 08:48

Tu jeta me inquieta arrakasta handiko bat bateko antzezpen-lehiaketaren zazpigarren edizioa datorren ekainaren 24 eta 25ean izango da Deustuko Erriberako Pabellon 6 aretoan. Saioa lehiaketa baten eszeneratzean oinarritzen da. Parte-hartzaileak elkarren aurka lehiatuko dira nork imitaziorik onena egingo.

Obra gala batean bihurtuko da, ikusleek imitazio ezberdinak ikusteko aukera izango duten bitartean. Lanaren irekiera Lander Otaola eta Mitxel Santamariak egingo dute, presentadore lanetan, bi aurkezle famatuetan gorpuztuko dira.

Bestalde, epaile talde batek parte-hartzaileen imitazioak ebaluatuko ditu, era berean epaile famatuen paperak antzeztuz.

Ekainaren 24ko saioan Yannick Vergara, Galder Perez eta Urko Aristi izango dira epaileak. Hilaren 25ean aldiz, Arantza Sinobas, Loli Astoreka eta Asier Hormaza.

Atzerki obran parte hartuko dute aktoreak honako hauek izango dira: Olatz Ganboa, Idoia Merodio, Maria Urcelay, Fermin Cariñena, Sara Barroeta, Koldo Olabarri, Chema Trujillo, Iñaki Maruri, Josu Angulo, Andrea Covadonga, Unai Izquierdo, Estitxu Superpiperra, Jon Casamayor eta Diego Perez.

Bi saioak 21:00etan hasiko dira, sarrerak Pabellon 6 aretoko web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira.

pabellon6.org