Azken hiru jai egun Arangoitin

uriola.eus 2016ko uzt. 1a, 07:00

Txapel jaiak azken txanpan sartuta daude Arangoitin. Jardueraz bete dituzte azken hiru jai egunak: txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, kontzertuak, fanfarreak edota kirol ekintzak ez dira faltako, besteak beste. Arangoitiarrek bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. 

 

Txapel jaiak 2016 

Egitaraua

 

Uztailak 1, ostirala

- 11:00-14:00 Txapel Txiki, haur jarduerak eta puzgarriak ikastetxean (Mekatxi en la marren laguntzarekin).

- 17:00-19:00 Haur eta nerabeentzako jarduerak eta jolasak eta diskotxiki Ikastetxean.

- 19:00 Herri Kirolak ikastetxean. Haur eta koadrilentzat (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

- 20:00 Famialentzako magia ikuskizuna Ikastetxean.

- 23:00 Rock kontzertua Kartzarot eta Midnight Road taldeekin.

- 24:00 Azpiko-arropa lasterketa. Originaltasun saria egongo da (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

 

Uztailak 2, larunbata

- 11:00 Goiri Batuke Arangoitiko kaleetatik.

- 14:30 Herri bazkaria, Miramar parkean eta Baserriaren inguruetan.

- 16:30 Izozkiak banatuko dira haurrentzat Uretxean.

- 19:30-20:30 Areto-futbol txapelketa. 3. eta 4. postuak (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

- 20:30-21:30 Areto-futbol txapelketa. Finala (Kutx-Kutxen laguntzarekin).

- 23:00 Diskofesta DJ Javi Bravorekin.

- 24:00 Ustekabeko Txapelketa. Helduentzat soilik.

 

Uztailak 3, igandea

- 12:00-13:30 Trikitrixa Arangoitiko kaleetatik.

- 12:30 Patata-tortilla lehiaketan izen-ematea Baserrian (Haizealderen laguntzarekin).

- 14:30 Patata-tortilla lehiaketa Agirre Baserrian (Haizealderen laguntzarekin).

- 17:30 Fanfarria Kokotean Kolpe (Ibarrekolanda) Arangoitiko kaleetatik.

- 19:00 Lehiaketa guztien sari-banaketa eszenatokian.

- 20:00 Txokolatada txosna-gunean (Peña del Sordoren laguntzarekin).

- 20:00 Kontzertuak talde gazteen eskutik, bai Uretxekoak bai Deustuko barrutikoak, festa bukatu arte.