Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, erasotzailea tabernan sartu zen eta eta bertan zeuden bi emakumeei poltsa lapurtzen ahalegindu zen. Emakumeek aurre egin zioten eta gizonak indarkeriaz erantzun eta ukituak egin zizkien. Barran zegoen baso bat hartu eta emakumeetako bat kolpatzen saiatu zen erasotzailea; erasoa ekidin bazuen ere eskuan zauria du andrazkoak eta bertaratutako osasun langileek osatu behar izan zuten.
Jarraian, erasotzaileak tabernako zenbait altzari apurtu, eta bertan zeuden lagunak kanporatu eta atxiki zituen. Ertzainak bertaratzean, gizona identifikatu eta hau, ertzainetako bat erasotzen ahalegindu zen. Azkenean atxilotuta eraman zuten.