Iazko abuztuaren 21ean estreinatu zen musikala, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Aurten, berriro ere antzerki musikala eskaini dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan. Eta arrakasta ikusita, iaz egin modura, emanaldiak iraila osora arte luzatzea erabaki dute.
Ugaitz Alegria Chichinabo Cabaret-eko aktoreak eskerrak eman dizkie Deustuibarrera bertaratu diren antzerkizaleei: "Eskerrik asko, benetan, Bilboko Pabellon 6ra etortzeko hartutako tarteagatik. Zuei esker abuztuko emanaldi danetako sarrerak agortu eta gero, irailean ere jarraitu egingo dugu".