Azken urteotan, Deustu, gainerako auzo eta herriak bezala, aberatsagoa da beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonei esker. Hain zuzen ere, Deustuko etorkinaren perfila hau da: emakume latinoamerikarra, pertsona nagusiak zaintzen diharduena.
Garai batetik hona migrazioetan emakumeak ere parte hartzen du. Batetik, eraikuntzaren arloko krisia eta, bestetik, etxeko lanetan aritzeko langileen edo pertsona nagusien zaintzaileen eskaria direla eta, emakumeentzat samurragoa da lana aurkitzea eta horrek, prozesua areagotu egin du. Gazte marokoarren egoera bestelakoa da. Gazteentzako lanik ez dagoenez, prestakuntzarik ez dutenez eta talde horrekiko aurreiritzien eraginez, komunikabideek hartara bideratuta, zail dute integratzea. Hala ere, biek ala biek aurrera egiten dute.