Pintxotarako prest

prestaldizkaria 2016ko ira. 22a, 08:00

Bordatxo jatetxeak lehiaketara aurkeztuko duen pintxoa: 'raba iberikoak'

Urriaren 22ra arte luzatuko da Deustuko VI. Pintxo Lehiaketa. 25 tabernetako sormen lanen artean onenak hautatu ahalko dituzte herritarrek.

Tabernaz taberna lehiaketarako espresuki sortutako pintxoak frogatzeko aukera izango da edariarekin batera (San Miguel botellina edo kopa bat kriantza ardo) 2,5 euroren truke. Guztira, Deustuko 25 taberna lehiatuko dira Deustuko VI. Pintxo Lehiaketan, gaurtik urriaren 22ra.

Pintxoak dastatzen dituztenek zigiluak eskuratuko dituzte, eta tabernetan eskuragai egongo diren kartilletan itsasiz gero, Deusto Bizik merkatarien elkartearen sarien zozketan parte hartuko dute. 

facebook.com/DeustoBizirik