Vita kolektiboak sustatutako EXPLORAContrastes jaialdian proposamen artistiko berri eta ibiltariak aurkeztuko dituzte. EAEko 20 bat artista gazte ezezagunen topagunea izango da. Hots, ibilbide artistikoa oraindik garatze-bidean duten 20ren bat artista gazteren topagunea.
Explora jaialdian lekua izango dute arte eszenikoek, soinu-arteak, instalazioek, bideoarteak, argazkigintzak eta pinturak. Horren guztiaren osagarri musika-emanaldiak izango dira Open espazioan. Gai bakarra izango dute: kontrasteak.
#EXPLORAContrastes - partaideak
Bidea
Bilboko Udalak antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen lagundutako Ideiak Martxan lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako bat da EXPLORAContrastes jaialdia.
Madrileko Off Limits espazioan sortu zuten 2013an Explora. Hurrengo urtean Bilbora etorri zen, Zorrotzaurreko ZAWP espaziora. Hortik 2016an Open espaziora leku aldatuko da, "Bilboko arte garaikidearen topagune eta adierazpen-leku" bihurtu asmoz.