Ur mozketa bihar San Inazion

uriola.eus 2016ko ira. 28a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 29, osteguna, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute San Inazioko hainbat kaletan.

Hain zuzen ere, neurria, kale hauetan hartuko da:

- Kanariar Uharteen kalean: 6tik 12ra bitarteko zenbaki bikoitietan.

- Larrakotorre kalean: 1etik 7ra bitarteko zenbaki bakoitietan.

- Navarro Villoslada kalean: 1 eta 3 zenbakietan.

- Illes Balears kalean: 2. zenbakian.

Kanarian Uharteen kaleko 6an ur-hartune partikular bat konpontzeko kenduko da ura.