Urteberriko sariarekin 100 bat herritan egingo diren kontsultak finantzatu nahi ditu GEDk

prestaldizkaria 2016ko urr. 19a, 08:30

Gure Esku Dago dinamikak "behar ekonomiko handia dauka", batik bat hurrengo urtean Euskal Herrian "erabakitzeko eskubidearen aldeko haizeak areagotzeko". 

"Une historiko bat" eta "aukera berriak" aurrez aurre daude GEDren hitzetan. Eta egoera honetan, giltza "herritarron babesa" da erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikako kideen arabera. Horregatik jarri diote goiburu moduan, 'Zu irabazle, denok irabazle' Urteberriko sariari edo "euskal loteriari". 

Urtarrilaren 16an, notario aurrean eginiko zozketan, 100.000 zenbakiren arteko salmenta ondo badoa 200.000 boleto izango dira boleto batek 30.000 euroko sari nagusia, Urteberriko saria, eskuratuko du. Beste hamar sari txiki ere banatuko ditu GEDk, 1.000 euroko hamar sari hain zuzen ere. 

Loteriarekin bildutako dirua 2017an Euskal Herriko 100 bat herritan egingo diren galdeketek eragindako gastuak ordaintzera bideratuko du GEDk.

 

 

Deustualdeko erronka: 2.000 boleto saltzea

Urtarrilaren 16a baino lehen, 2.000 boleto saltzeko erronka du Deustuko GEDko lantaldeak. Oraingoz, "lehenengo helburua" lortu du, urriaren 17rako boletoen %5a salduta izatea. 

Hainbat lekutan eskura daitezke Urteberriko sarirako boletoak Deustualdean. Bidegorri tabernan, Biok kioskoan, Ibilta​rin, Herriko tabernan, Erribera tabernan, Begoña tabe​rnan eta Berbaizu euskara elkartearen egoitzan, besteak beste.