Deustuko Gazte Lokala: "Autogestioaren giltzarekin" 25 urte

prestaldizkaria 2016ko aza. 17a, 11:37

Heldu da Deustuko Gazte Lokalaren 25. urteurrena. Gazteko kideek azaroaren 20ra arte luzatu dute urteurreneko ospakizuna. Gaurkoan, Yes, we fuck dokumentala ikusteko aukera izango da Pare talde feministak antolatuta (19:30). 

‘Hegoak astintzen, txoriak askatzen’ lelopean hainbat jarduera antolatu dituzte, besteak beste, dokumentalak, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta bazkari bat. Izan ere, "autogestioaren giltzarekin" 25 urte bete ditu Gazte Lokalak. 

Aste osora zabaldu duten ospakizunean, Deustuko eragileek hartu dute jarduerak antolatzeko adura egunez egun. Besteak beste, ostiralean, azaroak 18, Vinagres de Moderna taldearen kontzertua izango da eta larunbatean, azaroak 19, bazkaria.

Bazkaltzeko bonoa eskuratu beharko da (Izeki edota Herriko tabernan) eta bonoarekin kamiseta bat opari jasoko dute Gazte Lokaleko lagunek. Eguraldia lagun, frontoi ondoko parkean egingo dute bazkaria; euria ari badu Tintigorriren egoitzan. 

 

facebook.com/Deustuko-Gazte-Lokala