Edukiontzietan piztutako suteak hainbat auto kaltetu ditu Ibarrekolandan

prestaldizkaria 2016ko urriaren 25a

Guztira, sei autori eragin die Arrue margolariaren kaleko edukientzietan piztu den suteak. Autoetako bat guztiz kiskali da. 

Goizaldean, 02:30ean, piztu da sua bost edukiontzitan, eta garrek Arrue margolariaren kalean aparkatuta zeuden sei auto harrapatu dituzte. Horietako bat guztiz kaltetu da, erabat kiskali da. 

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatua argitzeko.