Bidegorria okupatuko dute Botikazar Erriberan Oktober Fest jaia dela eta

uriola.eus 2016ko urriaren 26a

Udalak jakitera eman duenez, bihartik, urriaren 27tik azaroaren 3ra arte, bidegorria okupatuko dute Botikazar Erriberan, Euskalduna zubiaren alboan. Tarte horretan beste bide bat egokituko dute.

October Fest jaien barruan antolatutako ekitaldiak egiteko okupatuko dute esparru publikoa.