2016/11/11 19:00
Iparralde Zikloa Eneko Bidegain kazetari eta historialari lapurtarrak zabalduko du. Bidegainek Gerla Handiak Iparraldean izan zuen eraginaz berba egingo digu armistizioa sinatu zen egunean. Gerrak aztarna handia utzi du Ipar Euskal Herrian, izan ere, 6000 euskaldun trintxeretan hiltzeaz gain, frantses izatearen sentimendua orduan errotu zen bertan. Bidegainek bere doktore tesian Gerla Handian Eskualduna astekariaren eragina aztertu zuen eta gaiari lotuta hainbat lan plazaratu ditu: "Gerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mundialaren (1914-1918) hastapenak Eskualduna eta Euzkadi aldizkarietan" (2009, Utriusque Vasconiae) edota "Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria" (2014, Elkar). Sarrera doakoa da.