Irakurleak babesle: Zure laguntza gabe, akabo!

prestaldizkaria 2017ko mar. 1a, 16:25

Ekonomikoki une txarra pasatzen ari gara Deustualdeko PREST! aldizkarian. Aldizkariak hilero inprentan eta banaketan gastu handia sortzen du, eta PREST!-en diru sarrerak ez dira gastuen neurri berean handitu.

Publizitateak eta diru-laguntzek behera egin dute. 

Ondorioz, azken urteetan egiturazko arazo bihurtzen ari da. 

PREST! kinka larrian dago eta horregatik herritarren babesa behar du. Zelan lagundu dezakezun?  Egin zaitez harpidedun. Urtean 25 euro emango dituzu aldizkariak aurrera egin dezan. Bestela, eman aurten laguntza puntuala, zuk nahi duzun zenbatekoa. 

 

 

PREST!-ek bere aurrekontu osoaren %7 jasotzen du bere irakurleengandik. Babes hori da indartu behar duguna kinka larri hau gainditu ahal izateko. 

Jakizu, 2010/11n beste krisi handi bat bizi izan zuela PREST!-ek eta aurrera egitea lortu genuela Deustualdeko herritar eta elkarteei esker.  

Oraingo honetan ere, denon babesarekin, lortuko dugu! 

 

Eskerrik asko eta laster arte!

 

PREST! aldizkaria

Ramon y Cajal 42 behea 48014 Deustu

94 447 10 42 prestharpide@gmail.com

Ekarpena egiteko: BLB KOMUNIKAZIOA (titularra)

ES68 2095 0055 60 9109210041 (Kutxabank)