Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta Baga Biga Higa emanaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2016ko azaroaren 8a

Azaroaren 10eko iluntzean Baga Biga Higa emanaldia izango dugu Euskararen Etxean. Mondragon Linguarekin batera antolatu dugu ekitaldi hau eta publikora zabalik dago, doan.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi-kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.

 

Izena emateko 

Hemen sakatu eta zure datuak bete.

Hitzordua

Baga Biga Higa emanaldia: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta 
Azaroak 10, Osteguna 
19:00 - 20:30