Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Deustualdean

uriola.eus 2016ko azaroaren 15a

Udalak jakitera eman duenez, azaroa eta abendua bitartean, arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina egingo dute Bilboko barruti guztietan.

1. barrutian, Deustun, hasiko dira arratoiak hiltzeko lanak; hain zuzen ere, hilaren 16an, 17an eta 18an egingo dira  Deustuko Doneperiaga-Deustuibarran, Arangoitin, Ibarrekolandan, San Inazio-Elorrietan eta Elorriaga mendian.