Deustuk, euskal hiztun gehien dituen barrutiak, 'Abenduan kultura barra barra', Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen eta euskaran eta euskal kulturan zentratzen den kultur programa, jasoko du abendu osoan zehar. Programa abenduaren 1etik 30era gauzatuko dute barrutiko hainbat lekutan. Programazioaren barruan, ikus-entzule guztientzako zenbait poesia errezitaldi, emakume bertsolarien topaketa, antzerkia, zine saioak, magia eta musika jasoko dira.
Gaur, hilak 12, 19:30ean hasita, euren bertsoetan feminismoarekin erlazionatutako gaiak landuko dituzten Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Miren Amurizak.
Musikak ere bere lekua izango du egitarauan, Vicent Zaragozak eta Elur Arrietak osatutako bikoteak abenduaren 14an San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian eskainiko duen kontzertuarekin. Antzerkia abenduaren 15ean itzuliko da Lauka Teatroa konpainiak Deustuko udaltegian eskainiko duen Amodioaren ziega antzezlanarekin. Leku horretan bertan, Karmele Jaio idazlea topaketa poetiko baten protagonista izango da abenduaren 19an.
Pompon Antzerki Taldeak, bere aldetik, Trotamundis antzezlana eskainiko du abenduaren 21ean San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk, bere lekua izango du 'Abenduan kultura barra barra' 2016an, jaialdiaren azken edizioan aurkeztu ziren euskal zinegileen sei filmen proiekzioarekin. Emanaldiak abenduaren 22an izango dira Deustuko Udaltegian.
Udaltegiak berak, familia osoari eskainitako Murren bidaia txotxongilo lana jasoko du abenduaren 26an, Bihibi´s Teatro Antzerkia taldearekin. 'Abenduan kultura barra barra' 2016 bi magia ikuskizunekin amaituko da, Tor Magoarekin eta Txan Magoarekin, abenduaren 28an eta 30ean, Arangoitiko eta Deustuko udaltegietan, hurrenez hurren. Jarduera guztietarako sarrera librea izango da.
Ikuskizun guztiak 19:30ean hasiko dira.
Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.eus edo 010 telefono zenbakian.