Gabonak 2016

Neguko solstizioa ospatzeko deia egin du urtero legez Deustuko jai batzordeak

prestaldizkaria 2016ko abe. 12a, 11:41

Abenduaren 24an bai eguerdian bai arratsaldean hainbat jarduera antolatu dituzte Deustun.

Eguerdiarekin bat, umeentzako tailerrak izango dira. Arratsaldean, 17:30ean, kalejira egingo dute auzotarrek Done Petri plazatik hasita. Amaitzean Olentzerori su emango diote, eta ostean Deustuko jai batzordeko kideek txokolatea banatuko dute herritarren artean.

Baserritar jantziarekin bertaratzeko deia egin dute.

 

www.facebook.com/deustuko.jaibatzordea