“Literatura-tailer bateko ikasle gizonezko heldua, irakasle emakumezko ederraren maitasuna lortzearren, eleberri bat idazten hasiko da, bera bezalako gizajoen pasadizoak bilduz, eta argumentu bat sortu ezinik, autofikzioaren bidezidorretan abiatuko da. Sentsualtasuna eta metaliteratura, parodiaraino eramanak”. Hori da Gizajoen katalogoa–ren sinopsia. Parodia kutsua duen Joxean Agirre idazle eta kazetariaren (Azpeitia, 1949) eleberria.
Hitzordua gaur izango da 20:00etan Deustuko Bidarte udaltegian.
Berbaizu euskara elkarteak antolatutako ekimena da Irakurleen Txokoa.