Gaur, urtarrilak 19, jendaurreko aurkezpena egingo du Arangoiti, Deustu, Elorrieta, Ibarrekolanda eta San Inazioko auzotarrak biltzen dituen Bost Auzo izeneko plataformak. Hitzordua 19:30ean izango da Bidarte udaltegian.
Hitzordu horretara bertaratuko da, besteak beste, Victor S. Pozas hitzaldia ematera. Pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko Europar Batasunaren ardura kriminalari buruz mintzatuko da Pozas.
Bidarte udaltegian Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenari buruzko informazioa eskuragai izango dute plataformako kideek.
[2016-11-17] Bost auzotako lagunek bat egin dute errefuxiatuen eskubideen alde ekiteko